XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
FUNTSEZKO ELEMENTU GEOMETRIKOAK
1.
Lehen ikasgai honetan, eraikuntza grafiko desberdinak erakusten dira.
Batzuk oinarrizkoak dira geometriako problema errazak askatzeko.
Beste batzuk berriz, beharrezkoak marrazketa teknikoan profesionalek etengabe erabiltzen dituztelako.
Ikus eta defini ditzagun, bada, erabiliko ditugun elementu geometriko batzuk:
a)
Puntuak ez du dimentsiorik.
Posizioa besterik ez du.
Puntu (
Bere ondoan ipinitako letra maiuskula baten bidez izendatuko dugu.
b)
Linealki eta norabide jakin bati jarraituz ezarritako puntuen multzoa da.
Letra minuskula baten bidez izendatzen da.
c)
Muturreko puntu bat ezaguna eta bestea infinituan duen zuzena da.
Zuzeneko puntu batek, bi zuzenerdi mugatzen ditu; aurkako zuzenerdiak, hain zuzen.